Euskadi. Atsegin Handi. AKTIBA, Euskadiko Turismo Aktiboko eta Abentura-Kiroletako Enpresen Elkartea.

Euskadi. Atsegin Handi.
AKTIBA, Euskadiko Turismo Aktiboko eta Abentura-Kiroletako Enpresen Elkartea.

Euskadiko turismo aktibo, natura-turismo, abentura-turismo eta naturari buruzko informazioa
Elkartea >>

Zer da Aktiba?

AKTIBA, Euskadiko Turismo Aktiboko eta Abentura-Kiroletako Enpresen Elkartea da, legez irabazi asmorik gabeko erakunde gisa eratu zen 2004ko ekainaren 18an eta bere erregistro zenbakia 8/04 da.

Proiektua sektoreko enpresarien arteko bileren ondorioz sortu zen, horiek interes komuneko lan-arloak zeudela uste baitzuten; izan ere, aipatu arloei erantzuna eman beharra zegoen enpresen hazkunde iraunkorrari eta garapenari mesede egingo liokeen markoa sortu nahi izanez gero.

Horrela sortu zen Aktiba, honako ezaugarri orokor hauekin:

ELKARTEAREN EZAUGARRIAK
Tipologia
Enpresaburuen Elkartea
Lan-eremua
Turismo Aktiboa eta Abentura-Kirolak
Eremu Geografikoa
Euskal Autonomia Erkidegoa
Kirol-modalitateak
19 kirol-modalitate

2006an zehar Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburuordetzarekin Lankidetza-hitzarmena sinatu zen eta horrek elkartearentzako bultzada handia adierazi zuen.

Egun AKTIBAREN MISIOAk bi jarduera-ardatz nagusi hauek biltzen ditu:

Euskadiko turismo aktiboa marka bakarraren pean sustatzea, Euskadik natura-turismoko helmuga gisa duen lekua hobetzen duten irisgarritasun handiagoko promozio-kanpainak egitea ahalbidetzen duena.

Enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetzea Erakundeekin lankidetzan arituz eta taldearen abantailei probetxu atereaz.

AKTIBAREN IKUSPEGIA eskaintza zabal eta lehiakor batean datza, baliabide naturalak urratzen ez dituen kalitatezko turismo aktiboko zerbitzuen aniztasun aberatsaz osatutakoa. Horien bidez Euskadiko paraje naturaletan zehar ibiltzeko eta horiek aurkitzeko aukera berriak eskaintzen dira, aldi berean, gure bisitarientzat esperientzia aberasgarriak eta osasungarriak sortuz.  

 Barne-antolaketa?

 Hauexek dira Aktiba Elkartearen egitura eta kudeaketa-organoak:

AKTIBAKO KUDEAKETA-ORGANOAK

► Batzar Orokorra

Bazkide guztiek osatzen dute. Elkartearen Jardueren Plan Orokorraren, inbentarioaren, memoriaren, aurrekontuen eta balantzeen jarraipen- eta onespen-funtzioak gauzatzen ditu, bai eta bere jarraibideen eta kontrolaren mende jarduten dituzten gainontzeko artezkaritza-organoen kudeaketa ere.

⇔ Zuzendaritzako Batzordea

Gehienez kidetutako enpresen zazpi ordezkarik osatzen dute. Elkartearen kudeaketa eta administrazioa zuzentzen duen artezkaritza-organoa, garatu beharreko ekintzak programatuz, aurrekontuak kudeatuz, bilerak koordinatuz eta kidetuen interesei eta proposamenei erantzuna emanez.

⇒ Presidentea

Elkartearen legezko ordezkaritza bere gain hartzen du eta Aktiba ordezkatzen du ofizialtasunari eta protokoloari begira. Presidenteak Zuzendaritzako Batzordeak onartutako hitzarmenen betearazpena zuzentzen du hainbat eginkizun sustatuz eta zuzenduz.

 ⇒ Idazkaria

Sarrera-eskaeren izapidetzea koordinatzen du, bai eta bazkideen erregistroak eta bilerak, betiere indarrean dauden araudiak betetzen direla ziurtatuz.

⇒ Altxorzaina

Aurrekontuen, sarreren eta gastuen kudeaketa kontrolatzen du, baita gainontzeko artezkaritza-organoentzako aldizkako txostenak ere.

⇒ Laneko Batzordeak

Laneko Batzorde bakoitza gehienez kidetutako enpresen zazpi ordezkarik osatzen dute. Batzorde bakoitzak ezagutza-arlo bati lorturiko jardueren betearazpena bere gain hartzen du. 3 Laneko Batzorde daude Elkartean, urteko funtzionamendu erregularra dutenak.


 

   
Kidetutako enpresak