|
Turismo Aktiboa eta Abentura-Kirolak >>
Kalitatea bereizi! | Kalitate Turistikorako Konpromezuaren Ziurtagiria Bereizgarri honek "Praktika onak kirol- eta aisialdi-jarduerak eskaintzen dituzten enpresentzat" izeneko kudeaketarako hobekuntza-prozesuarekiko konpromisoa hartu duten produktuak eta enpresak bereizten ditu, Espainiako Kalitate Turistikoko Institutuak Euskadin duen ordezkaritzaren bidez, Euskalit-Kalitaterako Euskal Fundazioa, alegia. Prozesu horrek kudeaketarako estandarrak eta bezeroarentzako zerbitzurako estandarrak markatzen ditu, hortaz, enpresetako kudeatzaileak eta arduradunak kalitatearen kulturan sartuz doaz eta aurrera egiten jarrai dezakete. Kalitatearen kudeaketari ekiteko, horren inguruan sentikor bihurtzeko eta bertara hurbiltzeko mailari dagokio. |  | | Kalitate turistikoaren « Q »-a (188003 Turismo Aktiboko Araua) Kalitate turistikoaren « Q »-a Espainiako Kalitate Turisktikoaren Sistemak (SCTE) ezartzen dituen exigentziak betetzen dituzten ostatuei ematen zaien zigilua da. Enpresariak bezeroen guztizko satisfakzioa, zerbitzuak bezeroen itxaropenetara egokitzea eta baliabideen optimizazioa lortzera animatzen ditu SCTEak, bezeroen eta jabea beraren onura handiagoa lor dezaten. |  | | ISO 9001:2008 Araua Bereizgarri honen bidez egiaztatzen da erakundearen Kalitatea Kudeatzeko Sistemak betetzen dituela Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundeak (ISO) ezarritako ISO 9001:2008 nazioarteko arauan adierazten diren baldintzak. Turismo aktiboko enpresentzako egun dagoen aitorpenik handiena! Erakundea hobetzen du, bezero eta langileen asetasuna areagotzen du eta erakundeei bikaintasunerako bidean aurrera egitea ahalbidetzen dien abiapuntua eskaintzen du. |  | Aktibako produktuek eskaintzen dituzten bermeak: 1. PROFESIONALAK: Aktibako kideak legez eratutako enpresak dira, modu profesionalean turismo aktiboko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituztenak. 2. ZERBITZU GUZTIAK: Enpresen arteko lankidetzari esker, orrialde bakar batean eskura duzu turismo aktiboko eskaintzei buruzko informazio orokor guztia, zerbitzuaren xehetasun guztiekin. 3. ASEGURUAK: Enpresa guztiek indarrean dagoen erantzukizun zibileko asegurua dute. 4. INFORMAZIO BEREZITUA: Une oro, zuzeneko harremana izango duzu zerbitzuen hornitzailearekin eta hark kontratatzen ari zaren produktuari buruzko informazio zehatzagoa eta berezituagoa eskain diezazuke. 5. INFORMAZIO OSAGARRIA: Aktibak zure bidaia antolatzeko informazio praktikoa eta ostatuekiko zuzeneko harremana ere eskaintzen dizkizu, bai eta zure kaxa bisita ditzakezun baliabide naturalei buruzko informazio osagarria ere. 6. ETENGABEKO HOBEKUNTZA: Aktiba elkartearen bidez sektoreko enpresen arteko lankidetza zuzentzen duten enpresak dira eta beraz, hazteko eta hobetzeko ardura dute. 7. KALITATEAREKIKO KONPROMISOA: Aktibako enpresa asko, produktuetan markatzen den bezala, Espainiako Kalitate Turistikoko Institutuak bermatutako kalitatearekiko konpromisoa dute. 8. ZURE IRITZIA INTERESATZEN ZAIGU: Zure eskura bisita-liburu bat eta Iradokizunen atala jarri ditugu gurekin izandako esperientziaren feed-backa eskaintzeko aukera izan dezazun eta litezkeen beste bezero batzuei horren berri eman diezaiezun. 9. INGURUMENA: Aktibak ingurumenean eragin gutxi duten jardueren aldeko apustua egiten du, batez ere motorraz baliatzen diren horiek baztertuz eta, aldi berean, naturarenganako zaintza eta errespetua sustatuz. (Ingurumen-politikarako sarbidea). 10. Zure hautaketarekin Aktibaren ekimenari mesede egingo diozu eta ondorioz, etengabeko prestakuntzarako laguntza-jarduerari, araudien garapenari, kalitatearen garapenari eta gure bisitarien esperientziaren kalitatea bermatzera bideratutako beste jarduera batzuei ere bai.
|