Euskadi. Atsegin Handi. AKTIBA, Euskadiko Turismo Aktiboko eta Abentura-Kiroletako Enpresen Elkartea.

Euskadi. Atsegin Handi.
AKTIBA, Euskadiko Turismo Aktiboko eta Abentura-Kiroletako Enpresen Elkartea.

Euskadiko turismo aktibo, natura-turismo, abentura-turismo eta naturari buruzko informazioa
Turismo Aktiboa eta Abentura-Kirolak >>
MAILAK:

Web honen bidez produktuak bilatzen eta aurkitzen dituzun heinean, zailtasun-maila edo eskakizuna zehazten duten kolore hauetako bat agertuko zaizu. Dauden mailek exijentzia-mailak neurtzen dituzte, teknika baten aldez aurretiko ezagutza-beharrari, esfortzu fisikoaren mailari eta adrenalinaren edo arrisku-sentsazioen mailari dagokionez.

Hauexek dira erabilgarri dauden mailak:

BERDEA

Jolasa natura-ingurunean (egokia haurrak dituzten familientzat eta ikasleentzat).

URDINA

Hasiberriak maila: esfortzu fisiko gutxiko eta arrisku-maila txikiko teknika bat ikastea.

GORRIA

Kirol-maila: beharrezkoa da nolabaiteko esfortzu fisikoa edota adrenalina maila.

BELTZA

Aurreratuak maila: beharrezkoa da forma fisikoa edota oinarrizko teknika menderatzea, edota adrenalina-maila altuak biltzen ditu.

Horrela jarduera zure mailara eta zure aukeretara egokitzen den egiaztatu ahal izango duzu.

 

 
Publizitatea
Euskadi Btt Zentroak
 
 
Publizitatea
Turismoa Bizkaian
   
Kidetutako enpresak