Euskadi. Atsegin Handi. AKTIBA, Euskadiko Turismo Aktiboko eta Abentura-Kiroletako Enpresen Elkartea.

Euskadi. Atsegin Handi.
AKTIBA, Euskadiko Turismo Aktiboko eta Abentura-Kiroletako Enpresen Elkartea.

Euskadiko turismo aktibo, natura-turismo, abentura-turismo eta naturari buruzko informazioa
Turismo Aktiboa eta Abentura-Kirolak >>

PROGRAMAK:

Aktibako enpresek jende eta behar ezberdinetarako programak eskura dituzte. Web honetan ondoko programa-mota hauek aurkituko dituzu.

KATEGORIA

DESKRIBAPENA

Egun erdiko edo egun bateko jarduera solteak, lehendabiziko harremana izatea edo paraje natural berri batez gozatzeko aukera eskaintzen dutenak.

Lagun- edo senide-taldeentzako bereziki pentsatutako programak, helburutzat anfitrioia emozioz beteriko egun dibertigarri batekin ustekabean harrapatzea dutenak.

Haurrak dituzten familientzako gomendatutako programak, familiako kide guztiei batera jarduera osasungarri eta entretenigarri batez gozatzeko aukera eskainiko dietena. Ez ahaztu parte hartzeko gutxieneko adina begiratzea.

2 eguneko proposamenak eremu geografiko bat bisitatzeko eta 2 edo 3 jarduera egiteko aprobetxa ditzakegunak, beste bisitaldi batzuk egiteko edo atseden hartzeko denbora librearekin.

Kirol-modalitaterik finenak probatzeko eta horietan hasteko aukera eskaintzen dizugu. Ikastaro baten bidez, oinarrizko trebetasunak eskuratu ahal izango dituzu zure zaletasunetako bat bilakatu arte eta baita ikastaroen eta antolatutako irteeren bidez hobetzen jarraitzeko ere.

3 edo 4 eguneko proposamenak jai nazionalekin bat eginez, deskonektatzeko eta berritzeko askotariko jarduera-konbinazioa eskainiko dizkizutenak.

5-7 egun bitarteko programak zure oporraldietarako edo ihesaldietarako, urteko edozein sasoitan.

Adin-tarte ezberdinetarako ikasle-taldeentzako proposamenak. Atal honetan hauxe aurkituko duzue:

  • 2-4 eguneko irteerak ikasturtea bitartean.
  • Kanpaldietarako eta udako bidaietarako proposamenak.
  • CAMPUS programak, udalekuen antzera, egunez jarduerak egiten dira eta gauez etxera itzultzen da.

Jarduerak eta bidaiak beste eremu geografiko batzuetan

Hemen zure kabuz praktikatzeko behar duzun kirol-materiala alokatzeko eta erosteko tokiak ezagut ditzakezu.

Enpresek eskaintzen dituzten promozio bereziak.

Enpresentzako zerbitzu-sorta pizgarri-programa pertsonalizatuak eta outdoor training garatzeko.

Ekipamendu higikorreko zerbitzuak ospakizunetarako eta ekitaldietarako.
 

 

 
Publizitatea
Euskadi Btt Zentroak
 
 
Publizitatea
Turismoa Bizkaian
   
Kidetutako enpresak