Euskadi. Atsegin Handi. AKTIBA, Euskadiko Turismo Aktiboko eta Abentura-Kiroletako Enpresen Elkartea.

Euskadi. Atsegin Handi.
AKTIBA, Euskadiko Turismo Aktiboko eta Abentura-Kiroletako Enpresen Elkartea.

Euskadiko turismo aktibo, natura-turismo, abentura-turismo eta naturari buruzko informazioa
Turismo Aktiboa eta Abentura-Kirolak >>

Euskadiko turismo aktiboa, abentura-kiorlak eta natura.

 Ibili, miatu eta goza ezazu naturaz eta kirolaz Euskadin!

 

Modu osasuntsuan eta kirola praktikatuz ezagutu, miatu eta Euskadiz gozatzera gonbidatzen zaitugu kirol- eta jolas-jardueren bidez, naturan eta aire zabalean.

Horretarako “Naturaz gozatzeko ehunka ideia” proposatzen dizkizugu. Gazteenen nahiz kirolzale amorratuenen edo lantaldeen, hau da, mota guztietako jendearen nahiak eta beharrak asetzeko sortutako ideia originalak eta etengabe bilakatzen doazenak. Hori guztia profesionalen eskutik eta punta-puntako kirol-ekipamenduez baliatuz esperientzia atseginak bermatzeko asmoz.

   

BA AL ZENEKIEN EUSKAL KOSTALDEAK 252 KM DITUELA, HAREAZKO HONDARTZA, ITSASADAR, LABAR, HERRI ARRANTZALE, KIROL PORTU ETA ITSASO URDIN BIZIAREKIN? 

Euskal Kostaldean egin daitezkeen jarduerak anitzak dira, belaontzian edo kayakean nabigatzea izango dituzu aukeran eta kostaldearen ikuspegi paregabea lortzeaz gain, formazio bereziak ere ezagutuko dituzu, Flysha esaterako.

Etortzen bazara, seguru aski surfarekiko zaletasuna kutsatuko dizugu, bodyboard, kayak surf edo stand up paddle delakoek ere liluratuko zaituzte kostaldeak dituen kokaleku surfero ugarietan.

Herri arrantzaleen artean dauden labarretan zehar ibili ahal izango zara, ekintza pintxo, sagardotegi edo portuko bazkari goxoekin konbinatuz.

Bertako itsasadarretatik behera jaistea ere posible da, adibidez, Urdaibai Biosfera Erreserban barrena.

 

   

BA AL ZENEKIN EGUN BAKAR BATEAN GURE HIRIBURU MODERNOETAKO BAT BISITA DEZAKEZULA ETA ALDI BEREAN KOSTALDEAN EDO BARRUALDEKO HARAN MENDITSUETAN BESTELAKO JARDUERAK EGIN DITZAKEZULA?

Dena dago hain hurbil, ezen aise esperientzia ugariz gozatu ahal izango duzun sagardo, txakolin edo Arabako Errioxako ardo onez lagunduta.

 
   

BA AL ZENEKIEN INGURU NATURALAREN %22 EREMU BABESTUEI DAGOKIELA (PARKE NATURALAK, BIOTOPOAK ETA BIOSFERA-ERRESERBA), NON 1551 METROKO TONTORRAK, KOBAZULOAK ETA LEIZEAK, IBILBIDE ANITZ, HARIZTI ETA PÁG.ADIAK BAITAUDE MUGARIK GABEKO LASAITASUNA DASTATZEKO?

Kostaldetik ez oso urrun Euskadiko barnealdeak haran menditsu eta baserriz beteriko pasaia eskaintzen du, bertako ibilbide berdeetan zehar bizikletaz, oinez, segway bidez edo zaldiz ibiltzeko aproposa.

Abenturazale amorratuenek kareharrizko hormak eskalatzeko, izaki mitologikoen bizileku diren lurrazpiko zuloetan barneratzeko edo amildegietatik behera jaisteko aukera dute.

Eta ez hori bakarrik, beste ekintza batzuk ere praktikatu ahal izango dituzu paintballa, abentura-parkeak edo puenting jauziak, besteren artean.

Euskadiko BTT Zentroen Sareak zure zerbitzura jartzen dituen azpiegiturak aprobetxatu ere bai.

 

   

Hori guztia natura ahalik eta gehien zainduz eta errespetatuz, zure adimenari lasaitasuna eta zure muskuluentzako indargarria emateko eta zurekin batera daudenekin nahiz lagun berriekin harremanak izateko helburuarekin.

 
Publizitatea
Euskadi Btt Zentroak
 
 
Publizitatea
Turismoa Bizkaian
   
Kidetutako enpresak