Multiabenturan, abentura-kiroletan eta abenturarekin nahiz ingurumen-hezkuntzarekin loturiko gertakizunak garatzen berezituak. Lurreko, uretako eta aireko jarduerak gauzatzen dituzte. Jarduerak eta programak eskaintzen dizkiete ondokoei: partikularrak, eskola-taldeak, taldeak, erakundeak eta enpresak. Bilbon bulegoa edukitzeaz gain, Fríasen (Erdi Aroko hiririk txikiena Europan) Abentura Kiroletako Zentroa dute Montes Obarenes Parke Naturalaren barruan (Merindadeak, Burgosko iparraldea) eta Valderejoko Parke Naturaletik (Araba) 8 km-ra. Programak eta jarduerak garatzen dituzte oso leku harrigarrietan, besteren artean: Zugaztieta (Bizkaia), Valderejoko P.N. (Araba), Montes Obarenes P.N. (Burgosko iparraldea) eta Merindadeak (Burgosko iparraldea). Aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dute eta baita neurrira egindako programak eta gertakizunak ere.
NOR GARA.
Hulu Ocio Aventura y Naturaleza-n multiabentura-jardueretan eta abenturarekin nahiz ingurumen-hezkuntzarekin loturiko gertakizunetan berezituak gara.
Jarduera- eta programa-sorta zabala dugu, lurrean, uretan edo airean egiteko jarduerekin. Aukera anitz izateari esker, soluzioak eskaintzen ditugu gure bezeroa edozein izanda ere: partikularrak, eskola-taldeak, taldeak, erakundeak eta enpresak.
Hulu Ocio Aventura y Naturaleza-ren egoitza nagusia Bilbon dago, baina Fríaseko udalerrian (Erdi Aroko hiririk txikiena Europan) Abentura Kiroletako Zentroa dugu, Montes Obarenes Parke Naturalaren barruan (Merindadeak, Burgosko iparraldea) eta Valderejoko Parke Naturaletik (Araba) 8 km-ra. Abentura Kiroletako Zentro honetan hainbat jarduerez gozatzeko aukera izango duzu naturaren baitan, hala nola: ur bizietatik behera kayakez jaistea, raftinga, ur lasaietatik zeharkaldiak kayakez, arroila-jaitsierak, espeleologia, trekkinga, mendi-ibiliak, orientazioa, BTTa, paintballa, hegaldia globo aerostatikoan, kayakean hasteko ikastaroak edo baita kayaka alokatzea ere.
Programak eta jarduerak garatzen ditugu oso leku harrigarrietan, besteren artean: Zugaztieta (Bizkaia), Valderejoko P.N. (Araba), Montes Obarenes P.N. (Burgosko iparraldea) eta Merindadeak (Burgosko iparraldea). Gainera jarduera eta programa batzuk egokituta daude horiek gauzatzeko behar diren baldintzak biltzen dituen edozein tokitan gara daitezen.
Erakargarritasun handiko programa-hautaketa eskaintzen dugu, bezero-profil ezberdinen beharretara bideratua. Gainera, zuen beharrak asetzeko soluzioak eskaintzen dituen aholkularitza pertsonalizatua jaso dezakezue eta, horrela, programa edo gertakizunak zuen neurrira egin. Azpimarratu beharra dago Hulu Ocio Aventura y Naturaleza-n gauzatzen ditugun jarduera orotan segurtasunari ematen diogun garrantzia. Horretarako, jarduera eta programa guztietan segurtasuna bermatzen duen giza-talde tekniko handia dugu. Segurtasun hori sendotzeko polizak ditugu estaldura onenekin. Ondorioz, kalitatezko jarduera eta programa erakargarriak eta seguruak eskaintzen ditugu.