Euskadi. Atsegin Handi. AKTIBA, Euskadiko Turismo Aktiboko eta Abentura-Kiroletako Enpresen Elkartea.

Euskadi. Atsegin Handi.
AKTIBA, Euskadiko Turismo Aktiboko eta Abentura-Kiroletako Enpresen Elkartea.

Euskadiko turismo aktibo, natura-turismo, abentura-turismo eta naturari buruzko informazioa
Enpresak >>
Kirik
17 urte baino gehiagoko eskarmentua duen Kirik kooperatiba aitzindariak zuen esku jartzen du kultura, aisia, kirola eta naturarekin loturiko ekintza-sorta zabala. Gure helburua zuek eskatzen dizkiguzuen proposamen inguruan aholkuak ematea, antolatzea eta zerbitzu ezin hobea eskaintzea da.

 

Jarduera-zentroa

Albergue Meakaur en Morga (Bizkaia)

Kirik 17 urte baino gehiagoko eskarmentua duen kooperatiba da, giza-harremanetan, kirolean eta osasunean trebatuak diren langile-bazkideekin.

Gure jarduera-zentroa Meakaurren kokatzen da, Morgan (Bizkaia), Bilbotik oso gertu eta baserriez inguraturiko landa-eremu batean. Jarduera-zentroa guk geuk kudeatzen dugun Meakaur aterpetxe eta abegi-zentroan dago.

Kiriken etengabe ari gara berrikuntza-prozesuan ahalik eta kalitaterik hoberena lortze aldera eta gainera ateak zabaltzen dizkiegu ideia, egitasmo eta programa berriei.

Gure zerbitzuek honako ezaugarri hauek ere barne dituztela nabarmendu nahiko genuke:

  • Monitore gaituak, eta giza-maila nahiz maila profesional altuko irakasle eta entrenatzaileak.
  • Ekintzetan erabilitako materiala ahalik eta seguruena izan dadin, aldizkako berrikuntza eta seguritate kontrolak burutzen dira.
  • Istripu eta erantzukizun zibileko aseguruak.

Excursion en Mountain Bike por Parques Naturales de BizkaiaEscalada en Morga (Bizkaia)

Kirik zerbitzuak
  • Abentura-jarduerak: piragua, tirolina, eskalada-murrua, zubi tibetarra, rappela, arku-tiroa, orientazioa, balizatutako ibilbidea menditik oinez edo mendiko bizikletan. 
  • Paintball-zelaia.
  • Ibilbide ekologikoak.
  • Bisitaldi gidatua berotegi batera.
  • Bisitaldi gidatua esne-behi granja batera.
  • Tailer hezitzaileak.
  • Ingurumen-tailerrak.
  • Monitore laguntzaileak.
  • Animazio-monitoreak.
  • Biltzarretako eta/edo mintegietako laguntzaileak.

Bestelako zerbitzuak: eskola-festak, txapelketak, txangoak, ikasketa-bidaiak, eskola-kirolerako monitoreak, bisitaldi gidatuak...

 

Excursion en Piragua en Bizkaia Excursion en Mountain Bike por bilbao

Meakaur aterpetxeko zerbitzuak
  • 62 pertsonentzako lekua ohatzeak dituzten logeletan.
  • Biltzar eta erakusketetarako aretoa eta proiektagailua.
  • Gurpil-aulkiak erabiltzeko egokitutako sarbideak, komunak eta logelak.
  • Berokuntza zentrala eta ur beroa.
  • Taberna.
  • Egongela handia LUDOTEKA, TB, DVD eta KARAOKEarekin.
  • Erabilera anitzeko gela.
  • Igogailua.
  • Jantoki handia.
  • Kontsignak.

Tirolina en Pais VascoEscalada en Pais VascoRocodromos en el Pais Vasco

 Informazioa eta kontaktua:
  • Aktibitateen zentroa eta Aterpea: Meakaur Auzoa 1, 48115 Morga (Bizkaia). Tel y Fax: 94 491 17 46  
  • Bulegoak: Polígono IGELTZERA, Sector A - Pabellón 20, 48610 Urduliz (Bizkaia) Tel. 94 676 46 34

www.kirik.com

 
Publizitatea
Correduría Seguros Euromex
 
 
Publizitatea
   
Kidetutako enpresak