Sobron Abentura Sobroneko Abentura Parkea kudeatzen duen enpresa da. Askotariko instalazioak ditu, nabarmentzekoak dira abentura-eremua, paintball-zelaia, kafetegia, aldagelak eta dutxak ur beroarekin, kirol-pista eta igerilekuak (udaldian erabiltzeko).
Instalazioak eta materiala
Zerbitzu-kalitaterik onena eskaintzeko beharrezko guztia.
Harrera-lekua eta informaziorako bulegoa, bai gure jardueren bai inguruko zerbitzu osagarri eta leku interesgarrien berri emateko (ostatuak, jatetxeak, bisitaldiak).
Aldagela handiak, komun, dutxa eta armairuekin.
Prestakuntza-ikastaro, monografiko, eta abarrentzako erabilera anitzeko gela.
Botika-gela, igerilekuak dituzten instalazioak kudeatzeko araudiari jarraiki.
Kafetegia eta taberna.
Kirol anitz praktikatzeko, saskibaloi, areto-futbol... eta aisiarako pista.
Aparkaleku pribatua, handia eta instalazioen parean.
Gure zerbitzuek gidari eta monitore profesionalak, aseguruak, komunikazio-taldea eta kirol-material homologatua dituzte.
Giza-taldea
Tituludun gidari eta monitore profesionalak: uretako eta lurreko sorosleak, ingurune naturalean kirol jarduerak eta jarduera fisikoak eramateko teknikariak, piraguismoko I. mailarako entrenatzaileak, jarduera fisikoetan eta kirol-animazioan berezitutako teknikariak, heziketa fisikoko irakasle diplomaduna, igeriketako monitoreak eta ingurumen-monitoreak.
Abentura-eremua
Abentura dibertigarria zerua eta lurraren artean. Geroz eta zailagoak diren zirkuituetan zehar sakabanatutako proba eta oztopo multzoa, 7 urtetik gorako guztientzat egokia.
Tirolinak, zubi tibetarrak, abordatze-sareak, eskalada-murrua, eskailera esekiak, arrapalak, sokazko hormak, saretxoak, pasagune esekiak eta abarrei esker, parte-hartzaileek beren trebetasun guztiak, ausardia eta ingurune natural batek biltzen duen espiritu abenturazalea frogatu ahal izango dituzte gidari espezializatuen gainbegiratzepean.
Produktu-zerrenda
Neurrira antolatutako jarduerak, banaka edo konbinatuak, programa pertsonalizatuak (banakako bezero, enpresa, talde edo ikasleentzat), hasiera-maila eta helduentzako nahiz haurrentzako ikastaroak.
Abentura-eremua
Zeharkaldiak kanoaz eta kayakez
Paintball-zelaia
Mendi-ibiliak eta BTT ibilbideak
Orientazioaren hastapena
Arku-tiroa
Zubi-saltoa eta rappela
Kanoa, kayak eta BTTen alokairua
Ikastetxe eta taldeentzako programak
Informazioa eta kontaktua
Aktibitate zentrua: Ctra. A-2122. La Playa 9, 01423 Sobrón (Álava)