Euskadi. Atsegin Handi.
|
|
|
Jarduerak eta programak >>
Kanoak eta snorkel-a(01/06/2010 tik 31/10/2010 ra)Informazioa eta erreserbak
Egun erdiko ekintza. Gorlizko badiatik aterata itsaslabarren oinetatik joango gara kala eder batetara iritsiz. Bertan snorkelaz urpeko biziaz gozatzeko aukera izango dugu.
Ikusi bideoa Ezaugarriak:Kokalekua: GorlizBarne dauden kirol-modalitateak: Snorkel urpekaritza , Piraguak kanoak , Piraguak kayakak Iraupena: 3 ordu eta 30 minutu Maila: 1. maila (ikusi mailaren xehetasunak) Eskaintza-garaia: Kopuru honetatik 01/06/2010 kopuru honetara 31/10/2010 Hurrengo hilabeteetarako bermatutako irteerak: Kopuru honetatik 11/09/2010 Kopuru honetara 11/09/2010 Erreserbatu >> Kopuru honetatik 18/09/2010 Kopuru honetara 18/09/2010 Erreserbatu >> Kopuru honetatik 19/09/2010 Kopuru honetara 19/09/2010 Erreserbatu >> Kopuru honetatik 25/09/2010 Kopuru honetara 25/09/2010 Erreserbatu >> Kopuru honetatik 26/09/2010 Kopuru honetara 26/09/2010 Erreserbatu >> Gutxieneko taldea: 4 Gutxieneko adina: 14 Baldintzak: Igeri egiten jakitea. Ordutegiak: 10.00-13.30 goizez // 15.30-19.00 arratsaldez. Galde iezaguzue beste ordutegirik nahi izatekotan. Prezioak barne hartzen du: Material teknikoa, begiraleak, asegurua eta aldagelak Prezioak Ez du barne hartzen: Aktibitateen basera arteko garraioa. EnpresaAntolatzailea: Troka Abentura
Troka Abenturak Gorlizko badia alboan du bere Aktibitate Zentrua. Aktibitate eta abenturanitza programa ugari ditugu, maila eta gustu desberdinei erantzunez. Surf eskola ere aurkituko duzu gurean. Turismo aktiboko profesinalen bila bazabiltza, Trokan aurkituko gaituzu. Lotu zaitez abenturara!
"Kalitate Turistikorako Kompromezuaren Ziurtagira" lortu du enpresa (ikusi)
Iso 9001:2008 arauan ziurtagiridun enpresa (ikusi) PrezioakBaldintza orokorrak [sakatu irakurtzeko]
"Natur-giroan egiten diren jarduera guztiek berezko arrisku bat dute. Arrisku hauek murrizteko Troka Abenturak bere eskura dauden giza-baliabideak eta materiale-baliabideak ipintzen ditu, baina kontutan hartu beharrekoa da kontrolaezina den arriskurako aukera bat badagoela jarduera hauetan. Guretzako ezinbestekoa da partadideak honen guztiaren jakitun izatea, baita hau onartu eta ahal den neurrian gurekin elkarlanean jardutea, hala nola, begiraleen eta monitoreen gomendioei jarraituz."
1. Kontratatutako jarduera guztiek beren eskaera- edo erreserba-orria eduki behar dute, hau ez baldin bada egin Troka Abenturak ez du zertan aktibitatea burutu.
2. Troka Abenturak jardueretan bai aldez aurretik bai momentuan aldaketak egin ditzake, ezin baitugu ahaztu jarduerak natur-inguruenan burutzen direla eta baita era desberdinetako pertsonekin lan egiten dugula ere, meteorologia eta partaideen egoera fisikoa bezalako faktoreak jardueren baldintzatzaile direlarik. Honela, Troka Abenturak jarduera ezeztatzen baldin badu bezeroak jarduera hauek beste data batean burutzeko edota antzekoa den beste jarduera bat burutzeko eskubidea izango du
3. Jarduerak burutzen diren lekurainoko edota hauek hasten diren lekurainoko garraioa bezeroaren ardura da, Troka Abenturak jardueren garapen teknikoaren ardura hartuko du soilik.
4. Troka Abenturak prezio zehatz bat du ezarria burutzen dituen jarduera eta programetarako. Hau partaide kopuruaren, jarduera kopuruaren eta taldearen tipologiaren araberakoa da. Prezio hauek Troka Abenturak publikoki ipintzen ditu eta BEZ-a dute beren barne. Bestelako zerbitzuak, ostatua eta garraioa kasu, bezeroak bere kontura lortu behar ditu, nahiz eta kasuan kasu Troka Abenturak hau antolatzen lagun dezake.
5. Aldez aurretik bezeroak izan dezakeen edozein anomalia fisiko zein psikikoren (paraplejiak, bihotz- eta zirkulazio-eritasunak, zein beren gaitasun fisikoen, psikologikoen edota sentsorialen edonolako murrizpenen) berri eman behar zaio Troka Abenturari. Uretan burutzen diren aktibitate guztietarako igeri egiten jakin behar da.
6. Haurdun dauden pertsonentzat hurrengo aktibitateak galerazita daude: kanoak, surf, body board, escalada, rapel, tirolina eta balanz bike.
7. Jarduera guztiek Erantzunkizun Zibileko Asegurua dute bere barne, AXA konpainiarekin hitzartua, 1060576 poliza zenbakiarekin eta baita Istripu-asegurua, AXA konpainiarekin hitzartua eta 1059414 poliza zenbakiarekin. Bi aseguru hauek legediak ezartzen dituen kantitateak eta atalak aseguratzen dituzte.
8. Aktibitateen fitxa teknikoa dugu zuen eskura, bertan aktibitate bakoitza espezifikoki deskribatzen da. Adin gabeko partaideak guraso edo tutoreen baimena izan behar dute edota arduradun batekin etorri.
9. Jardueren erreserbak egiteko Troka Abenturaren Erreserba Zentruarekin harremanetan jarri zaitezte, bertan erreserba betetzeko beharrezko datuak eskatuko dizkizuegu. Ondoren, aurreerreserbaren fitxa jasoko duzue, jardueren informazio orokorrarekin batera. Esan beharrekoa da erreserba ez dela behin-betikotzat joko zerbitzuen %25aren ordainketa egin arte. Gainontzeko ordainketa jarduera egin aurretik ordainduko da kasuan kasu adierazitako moduan. Kasu berezietarako aurreerreserba orrian adieraziko dira baldintza bereziak. FITXA HONEK behin aurreerreserba ordaintuta KONTRATU IZAERA DU, bai guretzat bai zuentzat ere.
10. Jardueren eskaera gure egoitzan egiten bada, kontratazio-protokolo berdina erabiliko da, momentuan eginez
11. Jarduera ezeztatuz gero, ordaindutakoa itzuliko da, baina kudeaketa-gastuak direla eta itzulketaren %10a kenduko da.
12. Ezarritako egun, ordu eta lekuan ez agertzeak ez du inolako itzulketarako aukerarik emango.
13. Erreserba konfirmatzeak “Troka Abentura-ren jardueren baldintza orokorrak” dokumentuan esaten direnak onartzen direla suposatzen du. Beste pertsona batzuek jardueretan beren izena emateak baldintza orokor hauek onartzen dituztela esan nahi du.
14. Edozein motatako kexa egiteko kexa-liburuaz gain, Troka Abentura-ren Erreserba-Zentruarekin harremanetan jar zaitezkete.
15. Troka Abenturak bere jardueretan partaideen argazkiak atera eta ondoren hauek erabiltzeko eskubidea du. Erabilera hau entrepresaren marketing-a egiteko besterik ez da izango. Argazkietan ateratzerik nahi ez duen bezerorik baldin badago, jarduera hasi aurretik Troka Abenturaren bulegoan honen berri ematea besterik ez du.
Segurtasuna
TTroka Abentura S.L.k bere jarduera guztietan segurtasun aktiboa eta pasiboa jartzen ditu martxan, jarduera guzti hauen garapen egokiaren erantzule zuzena izanik. Enpresak bere jardueretarako segurtasun-protokolo bat du, baita istripu egoeretarako ere.
Lan taldea
Troka Abentura S.L.ren lan taldea Begirale Titulatuek eta Monitore profesionalek osatzen dute. Hauek jardueren ardura zuzena hartzeko beharrezko esperientzia eta gaitasuna dute. Hau dela eta, jarduerak burutzen diren bitartean partaide guztiek monitoreen gomendioak jarraitu behar dituzte.
Ingurugiroa zaindu eta babestu
Troka Abentura S.L.k eskeintzen dituen jarduerak natur ingurunean burutzen dira, hau dela eta, burutzen diren ingurua ahalik eta hoberen zaintzen saiatu behar gara, baita bertan gure bisitaren arrastorik ez uzten ere. Hau dela eta partaide guztiek arlo honen inguruan Monitoreen gomendioak jarraitzea eskatzen dugu
Ostatua
Informazio gehiagoEzagutu ahal izango dituzun lekuak: PLENTZIAKO HONDARTZA, GORLIZKO HONDARTZAEuskadiko turismoari buruzko informazio praktikoa: Nola heldu, Non ostatu hartu, Zer ikusi eta bisitatu, Gune naturalak, Hondartzak, Ibilbideak eta bidezidorrak, Eskalada-eskolak Kanoak eta snorkel-a(Desde 01/06/2010 hasta 31/10/2010) |
![]() |