Euskadi. Atsegin Handi.
|
|
|
Jarduerak eta programak >>
Espeleologiako Hastapen ikastaroa.(01/01/2010 tik 31/12/2010 ra)Informazioa eta erreserbak
Udaberriko Ikastaroak
Zenbait ikastaro eskaini nahi dizkizuegu: eskalada, arroila jaitsiera, espeleologia eta sokarekin ibiltzeko teknikak. Izan ere, badakigu zuetako asko jarduera horretakoren bati ekiteko gogoz dabiltzala baina ez direla ausartzen esperientziarik ez dutelako. Ikastaroetan, parte hartzaileei kontzeptu eta teknika jakin batzuk irakatsiko zaizkie ikastaroa amaitzen dutenean jarduera horiek modu autonomoan egiteko gai izan daitezen, bakoitza bere mailaren barruan. Gainera, ikastaroak talde bakoitzaren interesaren edo beharrizanen arabera aldatu daitezke. Espeleologiako Hastapen ikastaroa. (Azaroak 15-16) Gai zerrenda: - Norberaren materiala eta taldearena: Ezaugarriak eta erabilera. - Horizontalean ibiltzea: Nola gainditu zailtasun txikiak, irtenguneak, katazuloak, laminatzaileak... - Instalazio eta aseguratze teknikak: Korapiloak, jaitsieren instalazioak, frakzionamenduak, eskudelak... - Bertikalean ibiltzea: Jaitsiera eta igoera, frakzionamenduak igarotzea. - Segurtasuna: Balizko arriskuak eta nola jokatu larrialdietan. - Topografia: Espeleologia irteera baten interpretazioa eta prestaketa. - Gutxienez 4 parte hartzaileko taldea. - Ikastaro hauetako parte hartzaileek %10eko beherapena izango dute ondoren egiten dituzten jardueretan. - Datak aldatu egin daitezke sortzen diren taldeen arabera. Ezaugarriak:Kokalekua: DimaBarne dauden kirol-modalitateak: Espeleologia haitzuloetan Iraupena: 2 egun (5 ordu egunero) Maila: 2. maila (ikusi mailaren xehetasunak) Eskaintza-garaia: Kopuru honetatik 01/01/2010 kopuru honetara 31/12/2010 Gutxieneko taldea: Gutxienez 4 - Gehienez 15 Gutxieneko adina: 14 urte (Nagusi batekin) Baldintzak: Beharrezko materiala: - Txandala, mendiko arropa. -Gomazko botak (katiuskas) edo egoera onean dagoen trekkineko botak - Lorezaintzarako edo burdindegiko eskularruak - Belaunekoak (aukeran) - Esku-oihala,aldatzeko arropa eta oinetakoak Prezioak barne hartzen du: Begiraleak, jarduera egiteko behar den material guztia, erantzukizun zibileko segurua, asistentziako segurua Prezioak Ez du barne hartzen: Garraioa EnpresaAntolatzailea: Inguru Abentura
Inguru Abenturak aisialdi, turismo aktibo eta abentura-kiroletako jarduera eta programa sorta zabala eskaintzen dizu. Albeizen (Araba) dugun egoitzatik balio handiko ingurune naturalak, Aizkorri-Aratz kasu, ezagutzeko eta horietatik ibiltzeko aukera eskaintzen dizugu.
Prezioak
Baldintza orokorrak [sakatu irakurtzeko]
OstatuaInformazio gehiagoEzagutu ahal izango dituzun lekuak: EGINOKO ESKALADA-ESKOLA, URKIOLAKO PARKE NATURALA, AIZKORRI-ARATZ PARKE NATURALAEuskadiko turismoari buruzko informazio praktikoa: Nola heldu, Non ostatu hartu, Zer ikusi eta bisitatu, Gune naturalak, Hondartzak, Ibilbideak eta bidezidorrak, Eskalada-eskolak Espeleologiako Hastapen ikastaroa.(Desde 01/01/2010 hasta 31/12/2010) |
![]() |