Euskadi. Atsegin Handi.
|
|
|
Jarduerak eta programak >>
Urdaibaiko Itsasadarraren Jaitsiera(13/03/2010 tik 17/10/2010 ra)Informazioa eta erreserbakEzaugarriak:Kokalekua: Reserva de la Biosfera de Urdaibai. Playa de Laida.Barne dauden kirol-modalitateak: Piraguak kanoak , Piraguak kayakak Iraupena: 3 ordu. Maila: 2. maila (ikusi mailaren xehetasunak) ESKAINTZA!: : %10-eko Deskontua: Uztaila Abuztua eta Iraileko Igandeetan. Eskaintza-garaia: Kopuru honetatik 13/03/2010 kopuru honetara 17/10/2010 Gutxieneko taldea: Ez da beharrezkoa. Gutxieneko adina: 12 urte (adin txikikoek kontsultatu) Baldintzak: Beharrezkoa da igeri egiten jakitea. Oharrak: ordutegia itsasbeheraren eta itsasgoraren araberakoa izango da (kontsultatu). Marearen noranzkoaren arabera, ibilaldiaren noranzkoa alde batera edoedo bestera egingo da. Prezioak barne hartzen du: Materiala, instalazioak, garraioa, asegurua, gidaria (aukeratuz gero). BEZ % 7. Partaideen ekipamendua: - Neoprenozko petoa - Xira - Flotatzen laguntzako txalekoa - Bidoi estankoa - Pala - Kanoa bikoitza ondoraezina eta berez husten dena (banakoa bakarrik daudenentzat) - Gerrikoa. Prezioak Ez du barne hartzen: Uretarako oinetako egokiak, bainujantzia, kamiseta, eskuoihala, eguzkitako krema. EnpresaAntolatzailea: Ur Urdaibai
Turismo Aktibo eta Abentura Kirolen "Urdaibai" Zentroan, lantalde profesionala, punta-puntako ekipamendu teknikoa eta Urdaibaiko Erreserbaren Biosferan estrategikoki kokatutako intalazioak batzea lortu dugu. Gure helburua Abentura, Uretako ekintzak eta Natur ingurunearen onena eskaintzea da: Kanoa Zeharkaldi eta Jaitsierak, maila guztietako Piraguismo Ikastaroak, Itsas-Kayaka, Kayak-Surfa, Surf Eskola, Multiabentura, Eskalada, Xendazaletasuna... eta askoz gehiago, edozeinentzat zuzendutako kalitatezko proposamen dinamiko batetan.
Prezioak
prezio guztiek dute %7-ko B.E.Z.-a barne. 2010. denboraldirako tarifak DESKONTUAK: · 12 URTETIK BEHERAKOAK: - %10. · EKINTZEN KONBINAZIOAGATIK: o 3 ekintza: - %5 o 4 ekintza edo gehiago: - %10 o Gehienez 2 deskontu bateratu daitezke. Baldintza orokorrak [sakatu irakurtzeko]
1.- Eskaintzen diren ekintzak, garatzen diren inguruaren eta partaideen baldintzen araberakoak dira, beraz, gerta daiteke aldaketak izatea ekintza burutu aurretik, baita burutu bitartean ere (eguraldia, mareak, parte-hartzaileen arazo fisikoak, eta abar). UR Nomade S.L.-ek aurrez kontratatutako ekintzaren bat bertan behera utziz gero, bezeroak eskubidea dauka ekintza beste egun baten egiteko, berak nahi duen beste ekintza bat aukeratzeko edo ordaindutako dirua berreskuratzeko.
2.- Bezeroak edozein ekintza kontratatu aurretik argi adierazi behar digu haurdun dagoen, paraplegiarik daukan edo gaixotasun kardiobaskularrik daukan. Era berean, hitzeman behar du ez duela alkohol, droga edo estupefazienterik hartuko, ezta parte hartzeko gaitasuna gutxituko dion botikarik ere.
Ur-ekintzetan parte hartzeko ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.
Ekintza bakoitzaren fitxa teknikoan parte hartzeko beharrezkoak diren baldintzak eta gutxieneko adina zehazten dira. Adin txikikoek gurasoen baimena behar dute edo arduradun batek lagundu behar die.
Edozelan ere, eta bereziki goi-mailako ekintzak egiteko, UR Nomade S.L.-ek izena eman dutenei gai diren ala ez ikusteko aurretiko proba bat eragin diezaieke eta onartzeko eskubidea berak izango du.
3.- UR Nomade S.L.-ren konpromisoa kontrataturiko ekintza hasten den unean hasten da, beraz, UR-en instalazioetarainoko edo ekintza-lekurainoko garraioa bezeroari dagokio. Teknikoek lana ondo betetzea eta ekintza behar den modura antolatzea da UR-en betebeharra.
4.- Prezioak pertsonako dira eta horren barruan sartzen dira UR Nomade S.L.-ek zehazturiko zerbitzuak BEZa barne, betiere gutxieneko lagun-taldea osatuz gero. Kontrakorik adierazi ezean, kanpoko zerbitzuak (ostatua, garraioa,...) bezeroak bilatu eta ordaindu behar ditu, hala ere, zerbitzu hauek errazteko UR Nomade S.L. prest dago beharrezkoa denean zerbiztuok kudeatzeko.
5.- Beharrezko materiala prezioaren barruan dago, bai parte-hartzaile bakoitzari dagokiona, baita taldeari dagokiona ere. Fitxa teknikoetan agertzen da zer ekipamendu behar den ekintza eta programa bakoitzerako.
Aseguruak
6.- Programen eta ekintzen prezioaren barruan asistentzia-asegurua sartzen da. Gaixotasunik edota istripurik gertatuko balitz, aseguru horrek babestuko luke bezeroa.
Materiala eta ekipamendua alokatuz gero (monitore barik), ezin izango da asistentzia-aseguru horretaz baliatu.
Asistentzia-asegurua: 0109506488785 poliza-zenbakia MAPFRE aseguru-konpainiarekin kontratatua.
Halaber, UR Nomade S.L.-ek besteei eragindako kalteei aurre egiteko Erantzukizun Zibileko Poliza dauka, sektorea erregulatzen duten dekretuek eskatzen duten estaldura eta kantitatez hornitua.
Erantzukizun Zibileko Asegurua: 98674 poliza-zenbakia FIATC aseguru-konpainiarekin kontratatua.
Bezeroak eskuragarri du aseguruen baldintza zein estaldurei buruzko informazio guztia web gunean (ohiko galderen atala - FAQ galderak), ekintza zentroan eta eskatzen duenari bidali diezaiokegu.
Kontratazio-baldintzak
7.- Erreserba egiteko gutxienez zenbateko guztiaren % 25a ordaindu beharko du bezeroak. Gainontzekoa Basean ordaindu beharko du ekintza egin aurretik. Programen edota ekintzen ezaugarriengatik portzentaje hauek aldatu behar izanez gero, argi azalduko zaio bezeroari.
8.- Bezeroak kontrataturiko edo eskaturiko zerbitzuak bertan behera utz ditzake. Aurreratutako dirua itzuli egingo zaio, baina horretarako UR Nomade S.L. indemnizatu beharko du ondorengo zenbatekotan:
-Kudeatze gastuak, bertan behera ustearen gastuak baleude, eta penalizazio bat ordaindu beharko ditu. Penalizazioa bezeroak ekintza-eguna baino 10-15 egun lehenago abisatzen badu erreserbaren zenbatekoaren % 5a izango da; %15a hiru eta hamar egun lehenago abisatzen badu, eta %25a irteerarako berrogeita zortzi orduren barruan abisatzen badu.
-UR Nomade S.L.-ek esaniko egunean eta orduan agertzen ez bada, erreserbaren zenbatekoa osorik galduko du.
9.- Erreserba konfirmatzen den unean bertan, bezeroak onartu egiten ditu Baldintza Orokor guzti hauek. Pertsona batek beste baten edo batzuen izena ematen badu, haren edo haien izenean onartzen ditu Baldintza Orokorrak.
OstatuaInformazio gehiagoEzagutu ahal izango dituzun lekuak: KANALA HONDARTZA, LAIDA HONDARTZA, URDAIBAIKO BIOSFERA ERRESERBAEuskadiko turismoari buruzko informazio praktikoa: Nola heldu, Non ostatu hartu, Zer ikusi eta bisitatu, Gune naturalak, Hondartzak, Ibilbideak eta bidezidorrak, Eskalada-eskolak Urdaibaiko Itsasadarraren Jaitsiera(Desde 13/03/2010 hasta 17/10/2010) |
||||||||||||||||
![]() |