|
|
Jarduerak eta programak >>
Zure segurtasunerako Aholku praktikoak Turismo aktiboko zerbitzuak kontratatzerakoan, ziurtatu PROFESIONALEKIN aritzen zarela.  - Horretarako, eskatu enpresari, bere instalazioei, ekipamenduari, esperientziari, profesionalei buruzko informazioa, bai eta produktuaren ezaugarriei (Gutxieneko adina, Baldintzak), prezioei, erreserba-baldintzei eta eskaintzen dituzten kalitate-bermeei buruzkoa ere.
-
Zerbitzuen kontratazioak jarduera garatzeko beharrezkoa den KIROL-EKIPAMENDU guztia hartu behar du barne eta egoera bikainean egon behar da. Beharrezkoa denean bezeroak nolabaiteko ekipamendu pertsonala (bainujantzia, betaurrekoak, krema, etab.) eraman behar duela adieraziko da. - Monitoreek, bestalde, komunikazio- eta segurtasun ekipoa eramango dute, bizkortasunez edozein gertakari konpontzeko.
- KONTRATAZIO BALDINTZETAN aseguruaren estaldurari eta ezeztatzeko baldintzei buruzko informazioa azaldu behar da.
- ERRESERBA gauzatzerakoan, hura bermatzeko aurrerakina behar izaten da eta kontratatutako zerbitzuei dagokion bonuren edo ziurtagiriren bat jaso beharko duzu. Kontrako meteorologia egonez gero eta segurtasun arrazoiengatik, enpresak jarduera deuseztatzea erabaki dezake, hortaz, beste aukera bat eskaini, data atzeratu edota aldez aurretik ordaindutakoa itzuli beharko du.
- Amaitzerakoan, txartel edo faktura bat jasoko duzu dagokion guztizko zenbatekoarekin.
- EKINTZA hasterakoan begiraleek hitzaldi informatiboa emango dute eguneko xehetasun guztiekin, materiala nola erabili beharko den, segurtasun-jarraibideak, inguruaren zainketa, etab. barne. Ekintzari ekin aurretik jakin behar duzun guztia jakinaraziko dizute.
-
Zer edo zer ONDO atera ez bada, jakinaraz iezaiozu enpresako arduradunari edo adierazi bezeroentzako eskuragarri dauden inkestetan edo kexa-liburua, horrela, beharrezko hobekuntzak egitera lagunduko duzu.
|