| 1. Bidearen hasierara hurbiltzeko, ahal den heinean, garraio publikoa erabiliko dugu. Autoa erabiliz gero, ez gara pistetatik ibiliko, oinez ibiliko gara eta inguruaz gozatuko dugu; ez dugu ahaztu behar kirola egitera etorri garela. Pistetatik zure kabuz lekualdatzeko ibilgailua erabiltzen baduzu, lur horietako naturak eskaintzen dizun pertzepzio guztia galduko duzu. 2. Ekarri dugun guztia etxera eramango dugu: zaborra, ontziak, zigarrokinak, etab. Ez dugu ez ezkutatuko ez lurperatu ere egingo. Zaborra (ez-organikoa edo organikoa) edozein lekutan botatzen baduzu, hurrengo batean bueltatzen zarenean ez zaizu hain leku liluragarria eta naturala irudituko. 3. Gure beharrak egiteko iturrietatik, ibaietatik, eraikinetatik, atsedenguneetatik, bideetatik eta abarretatik urrundutako lekuak aukeratuko ditugu. 4. Ez dugu inguruetan hazten den landaretza sustraitik aterako. Landare asko interes handia sorrarazten duten espezieak dira, eskasak eta mendiko baldintza bereziei egokitutakoak. Landareak, animaliak, arrokak, mineralak, fosilak... biltzen badituzu beste batzuek ezingo dute denona denaz, hots naturaz, gozatzeko aukerarik izango. 5. Ur-ibilgunetan edo iturrietan garbitzen baduzu (xaboiarekin edo gabe) ezin izango duzu ura edan ezta freskatu ere. 6. Haitzarteetan, han bizi den landaretza ahalik eta gutxien eragozten saiatuko gara. Hegazti eta saguzar askok, horietako batzuk galzorian, haitzarteak erabiltzen dituzte habiak jartzeko edo beren buruak babesteko. Sasoirik kritikoena abendutik ekainera bitartekoa da, hegazti harrapariak estaltzen eta hazten direnean. 7. Ez dugu zalapartarik eragingo ezta beharrezkoa ez den zaratarik ere egingo. Animalia-espezie oso sentikorrei kalte egin diezaiekegu, bai eta beste ibiltari batzuk eragotzi edo nahasi ere. Zarata egiten baduzu, ezin izango dituzu txorien kanta edo uraren zurrumurrua entzun. 8. Landabideen gainontzeko erabiltzaileak errespetatzen badituzu: ibiltariak, nekazaritzako makinak, artaldeak, txirrindulariak, etab. Hala behar den guztietan gelditzen edo alboratzen bazara, leku guztietan ongi etorria izango zara. 9. Ez badituzu bidezidorretako eta bideetako seinaleak eta balizak errespetatzen, hurrengoan galdu egingo zara eta ez duzu hainbeste gozatuko. 10. Bidean zehar aurkitzen ditugun hesiak eta atetilak itxiko ditugu. Bertako belardiak, soroak, baratzak eta abereak errespetatuko ditugu. Ez badituzu bidean zehar aurkitzen dituzun atetilak ixten, beste aldean ez zaituzte ondo hartuko eta uste baino arazo gehiago sortuko dituzu. 11. Txakurra mendira eramaten badugu, eragozpenik sortu ez dezan saiatuko gara eta, beharrezkoa bada lotuko dugu, animaliaren bat izutu edo uxatu ez dezan. Naturak merezi duen errespetua helarazi beharko diozu. 12. Ez dugu zuhaitzetan, arroketan edo harrietan idatziko, margotuko edo grabatuko. Prestatutako mendizaleek bidezidorrak seinaleztatzen dituzte bideak balizatze aldera. Zuhaitzen azaletan, arroketan eta abarretan idazten baduzu, zurea ez den obra bat sinatzen ariko zara. 13. Zure gogobetetzerako ez diren argazkirik edo filmaziorik egiten baduzu, gogora ezazu baimena eskatu behar duzula. 14. Horretarako prestatutako lekuetatik kanpo sua egiten baduzu, guztientzako hondamendi baten arduradun gorena izan zaitezke, zure burua ere kalte dezakezu. 15. Baimendu gabeko lekuetan kanpatzen baduzu, animaliaren baten ohea erabiltzen ariko zara, berriro itzuliko ez den animalia batena, alegia. |